martes, 5 de noviembre de 2013

HAURRAK ETA SENTIMENDUAK BIDEOA.wmv



Hemen uzten dizuet haurrekin sentimenduak lantzeko ariketa baten bideoa. Gelan sentimenduak landu ondoren, ariketa hau egokia deritzot lanaren azken sintesi bat egiteko. Modu honetan haurrak beraien sentimenduak marrazki batean isla ditzakete, eta hauek muralean jartzean sentimenduei buruzko hiztegia eta edukiak birpasatu egiten dira.

Gustatzea espero dut- mariaren partez

lunes, 4 de noviembre de 2013

Irakasle on bat.

      "Nik, lehenengo eta behin, esango nuke irakaskuntza ez dela ekintza indibidual bat,  baizik eta ekintza kolektibo bat. Hala behar luke izan behintzat. Irakasleaz baino, irakasleez hitz egin behar dugu. Irakasleak irakaskuntzan elkarrekin aritzen diren pertsonak dira, eta elkarrekintzan daude beste pertsona batzuekin. Ikasleekin, hain zuzen. Bestalde, nik gelatik haratago dagoen irakaskuntza irudikatu nahi dut. Pentsatzen dugu irakaslea gela barruan ikasleekin diharduen pertsona dela. Eta hori sano gainbegiratu beharko genukeela uste dut. Irakaskuntza gelatik kanpo eta etengabe gertatzen da, eta are gehiago bizi garen mundu honetan. Beraz, nolabait esateko, ez nuke mugatu nahi irakaskuntza ikasgelara, ez eta ekintza indibidualera ere. 
        Honakoa galdetu behar dio irakasleak bere buruari: zer egingo dut aurrean ditudan hauek benetan ikas dezaten? Izan daitezen, benetan, pedagogo onak, maisu-maistra onak, ingeniari onak, sendagile onak…? Uste dut, era berean, irakasle ona dela, irakaskuntzaz kezkatzeaz gain, ikaskuntzaz ere kezkatzen dena. Hau da, irakasleak ez gaude hemen ezagutza transmititzeko, baizik eta besteek ikas dezaten. Eta, beharbada, galdera beste modu batez egitea izango litzateke gakoa. “Zer egingo dut gaur?” galdetu beharrean, “Zer egingo dut gaur ikasleek, modu esanguratsuan, gehiago ikas dezaten?” itauntzea.
Izan dadila, benetan, ikasleak mugiarazten dituen ikaskuntza. Irakasle onak galdera horiek eduki behar ditu buruan".

lunes, 21 de octubre de 2013

Mariaren partez

Egun on guztioi!                                                                                                                                      Sarrera honekin hasiera ematen diot ireki berri dudan blog-ari. IKT ikasgaian sortu berri dugu gune hau, honetan aukeraturiko gaia landuko dugu eta honekin batera gelako egunerokoa idatziko dut zuekin konpartitzeko. Honetan irakasle izatearen inguruko sarrerak aurkituko dituzue bai, baita haur hezkuntzan abestiekin nola gauza ezberdinak lantzeko bide ezberdinak arakatuko ditugu.
      Zuen gustokoa izatea espero dut, besarkada bat -Mariaren Partez.