Astekaria

Astekaria

 Lehenengoko astean IKT-en garrantsia azpimarratu genuen.
        Gaur egun eskoletan presentzia irabazten hari dira ordenagailuak, arbel digitalak, eta material elektronikoak,  lanerako eta haurren heziketarako lagungarriak diren elementuak.
 IKT-ak eskoletan integratzea izugarrizko inbertsio ekonomikoa suposatzen du, baita irakasleen prestakuntzan inbertitzea ere. Baina argi eta garbi dago gaur eguneko haurrak teknologian jaio eta hezten direla eta gure eskola honenkin batera moldatu beharko genukela, ahal eta heziketa errealistena eman ahal izateko.

        Lehengo klasean ordenagailuak osatzen dituzten osagaien gainean ibili ginen, hona hemen laburpen txiki bat.

•Software: Ordenagailuaren barruko programak eta sistema eragilea osatzen dute .

 •Hardware: Ikusten diren elementuak dira. Adibidez, ordenagailuaren parte fisikoan monitorea, teklatua eta sagua. Periferikoak: inprimagailua, webcam... hauek ordenagailuari gehitzen zaizkion elementuak dira.

 •Memoria: RAM memoria eta ROM memoria. RAM memoria ordenagailua arin ibil dadin balio du, gero eta RAM memoria gehiago azkarrago joango da. ROM memoria aldiz, materialak gordetzeko

• Programa irekia/librea: bi elemetu hauen arteko ezberdintasuna garrantzitsua da: Programa librea bada, dohainik eskura dezakegula esan nahi du.Irekia bada aldiz, eskuratutako programa modifika daitekeela esan nahi du, normalean programa hau eskuratzeko ordaindu beharko duzu.



 Fitxategi motak:
1.Testuak: doc. eta odt.- formatuan egon daitezke Word edo Open Office erabiltzen duzunaren arabera. 2.Soinuak: wave. Midi. Wm. Mp3.formatuetan
3.Irudiak: Gif. Jpeg. Png. Mb. (mapa bits) formatuetan.
 4.Bideoak: avi. Mpeg. Divx. Mov. Wmv. formatuetan
5.Beste batzuk: pdf (memoria gutxiago okupatzen du baina ezin behin pdf-ra pasata ezin da dokumentua eraldatu)



IKT-ren bigarren egunean, gmail eta google-k eskaintzen dizkigun aukeren inguruan ibili ginen.

     Gmail posta elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko tresnaz aparte,beste aukera batzuk eskeintzen dizkigu, adibidez; DRIVE-en beste erabiltzaile batzuekin dokumentuak konpartitu ditzakezu, eta sarean aldi berean eta dokumentu berdinean lan egin.
     Gmail-en etiketak jar diezaizkiogu gure posta elektronikoei, modu honetan ordenatuago geratuko dira eta karpetetan antolatu ditzakegu, gai berdineko korreoak biltzeko.
      Honen ondoren blog bat ireki genuen, blog hau Googleren bitartez sabal dezakezu, dohakoa da. Aplikazio hau oso erabilgarria izan daiteke, zuk gustoko duzun gai baten inguruan idazteko, iturri ezberdinak konpartitzeko,etb... 



Blogean ibili garen bigarren astean zehar, honek dituen zenbait aplikazio aztertu ditugu, ahal nola argazkiak edo bideoak nola sartu, orrialdeak sortu, link-ak jarri... 
Gadget-ak nola sartu ere ikasi dugu, adibidez erlojua edo egutegiak.



Diseinua: Blogari nortasuna ematen dion elementua da. "PERSONALIZAR" atalean, blogaren plantillak, koloreak, letra mota eta koloreak, tamainak... eta abar aldatu ditzakegu.

Etiketak: Blogean ditugun sarreren materiala sailkatzeko eta ordenatzeko balio dute. Etiketak jartzeko, aldaketak egiten diren "editar" delakoan etiketak aurkitzen ditugu, honetak klikatuz gero bilatu nahi denaren izena jarri behar da hau bilatzeko.


Argazkiak eta Bideoak: Hauek sarrera bat egiten hari garen bitartean sar ditzakegu, bai gure ordenagailuan gordetak ditugunak "Subir"-en bitartez edo interneten bitartez, honen URL kopiatuz..
Bideoekin berdina gertatzen da, youtuben bilatu ditzakegu blogean bertan, eta hau hautatzen dugunean gure blogean atzikitu. Daukagun beste aukera Link-aren bitartez igotzea da.
 


Astekaria/ orrialdea sortu dugu aste honetan, entradas barruan "paguina" klikatu eta orrialde bat sabaltzeko aukera daukagu. Bertan ezin dira azpi ataletan idatzi, orrialde berberean idatzi beharra dago. Gure kasuan klasean blogaren inguruan egiten ditugun ekarpenak idazten ditugu.

Beste klaseko ikaskideen blogen zerrenda gure blogean agertzeko LINK-en bitartez egin behar dugu. Diseinura sartu eta "añadir gadgets" en barruan "lista de enlaces" dago non, "lista de blogs" aurkitu eta han besteen blogen helbideak sartu behar dituzu gero zure blogean atera dadin.


     Gure blog orrialdeari lizentzia jarri behar izan diogu, baimen ezberdinak daude, hauek gure orrialdearen helburuarekin aldatu egiten direnak.
Lizentzia eskuratu ahal izateko orrialde honetara jo behar izan dugu:


                  http://es.creativecommons.org/blog/licencias/
galdera batzuen bitartez gurea aukeratu, eta gero gadget bat moduan gure blogera gehitu. 

   
 
  Hirugarren astean zehar beste proiektu batekin hasi egin gara. Taldean site bat eratu behar dugu eta honetan arazo edo egoera bati konponbidea eman behar diogu. 
Egoera honakoa da: lau urteko gela batean ordenagailu bat jarri dizutela eta honekin zer egingo genukeen ebaztea

Lehenik eta behin taldea eratu eta talde fitxa bete genuen, taldekideen roll-ak zehaztuz; idazkaria, bozeramailea,...
Ondoren Google Site bat ireki behar izan genuen. Honetarako nahikoa da googlen sartu eta bilatzailean site jartzearekin. Barruan sartu eta "Crear Site"-n klik egin eta zure gunea sortu egiten duzu. Gure kasuan taldearen izena jarri diogu, "Wifi Wonka" dena.
Arazoak izan genituen hasieran site delakoa sortu zuenaren helbide elektronikoarekin baino ezin genuelako ireki, baina azkenean, orrian bertan badago aukera beste erabiltzaile batzuk sartzeko "puede editar" edo "es propietario" klikatuz.  


Laugarren astean zehar, proiektua egiteko irakurri beharreko testuak aztertzen eta gaitasun digitalaren inguruan informazioa jasotzen eta antolatzen joan ginen.
Irakurgai hauetatik emangarriak egiten hasi ginen, honetarako klasean ikusitako programa batzuk erabili genituen, adibidez Popplet.

Asko gustatu zitzaigun programa hau, dohakoa delako eta mapa kontzeptualak egiteko ezin hobea delako, erabiltzeko erraza eta argia. Koloreak aldatu daitezke eta nahi dituzun loturak ezarri.

Programaren Link:
  http://popplet.com
 
Ondorengo astean lanean murgildurik egon gara, umeekin erabili daitezken programak arakatzen eta gure site osatzen. DELICIOUS deituriko kontu bat ireki dugu. Hau "favoritos" en funtzioa bete egiten du, baina beste pertsonek zure intereseko Link eta helbideak ikusi ditzakete. Dohako zerbitzua da, eta erabiltzeko erraza. 
 
 
 
Seigarren astean klaseko ordenagailu horrekin egiteko ariketak planteatu genituen, horretarako guk geuk probatu egin genituen nola erabiltzen ziren ikusteko. Orrialde eta baliabide ezberdinak daude, ikasleekin gauza ezberdinak lantzeko. Gainera haien autonomia eta sormena ere garatzeko aukera ematen dute, adibidez TUXPAINT deituriko aplikazio bat, doakoa dena txikiek libreki erabiltzeko eta haiek marrazkiak egiteko baliagarria izan daiteke, eta ondoren adibidez Glogsterren eginiko poster batean, gelakideak egindako marrazkiak jarri ahal lirateke.
VOKI


 GLOGSTER

 

Glogster adibidez oso aplikazio osatua iruditu zait, bideoak, irudiak, testua, etabar sartu ditzakezulako, poster moduko bat osatuz. Dinamikoa da, eta lanak biltzeko eta laburpenak egiteko polita da oso eta erabiltzeko erraza iruditu zait.
 
 
Zazpigarren astea, klaseak izan ditugun azkena izan da, eta gure proiektuak bukatzeko eta aurkezteko aukera izan ditugu. Klaseko talde guztiak Google Site bat aurkeztu dugu, proiektuaren inguruko gure ebazpen ezberdinekin. Nahiz eta gaia berdina eduki guztiok, ikuspuntuak ezberdinak izan direla ikusi ahal izan dugulako, eta batzuk zeuzkaten eduki batzuk, edo erabili dituzte aplikazio batzuk ikusteko eta ikasteko balio izan digute.







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario