miércoles, 8 de enero de 2014




Kaixo berriro ere!



Gaurkoan musikak haurren alfabetizazioan nola eragiten duen inguruan hitz egingo dizuet.
Haurraren alfabetizazio etapa hau musikaren bitartez estimulatua izan daiteke. 

Haur kantetan, silaben errepikapena eta errimak, keinuekin lagunduak abestiaren ulerkortasuna eta hizkeraren hobekuntza dakar, zeren eta errepikapenen bidez haurrak hitzak barneratu egiten ditu, aldi berean keinuen bidez ulertzen dituen bitartean.


Musikak ere aditasuna mantentzen lagundu egiten du, eta aldi berean hizkuntzen ikaskuntzan lagundu egiten die, beraien memoria landu egiten delako. Abestien bitartez ahozko hizkera, zein gorputz adierazpena landu egiten da, dantzaren bidez psikomotrizitatea landu egiten baitute.

 Ritmoa eramaten ikasi eta gorputzaren koodinazioa hobetu egiten da. Hau lantzeko ariketa bat dantza izan daiteke, erritmo ezberdinak probatuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario