martes, 7 de enero de 2014

Musika eta Umeak





Musikak haurren garapenean dituen onurak guztiengatik esagunak direla esan dezakegu. Baina gai honetan pizka bat gehiago arakatzea gustatuko litzaidake, ni, nire praktikaldietan bizitako esperientziak ere aurkeztuz.

Lehenik eta behin esan beharra daukat, musika pertsonak urbiltarazi egiten dituela. Musikaren bitartez haurrak beste umeekin harremanatzen dira, eta haien arteko komunikazio "harmonioso" bat bultzatu egiten du. Adin txikietan musika asko gustatzen zaie haurrei, zihurtasun emozionala ematen die, ulertuak sentitzen dira abestien bitartez, haien burua zihur eta konfiantzaduna sentiarazten die. Gainera musika entzutea kolaborazioa eta errespetua eskatu egiten die.

Ni lau urteko umeekin egon nintzenean nire praktiketan, astelehena, zein, ostirala izan. Etxera joan aurretik abestiak jartzen genituen, honela haiek beraien tentsioak askatu egiten zituzten, psikomotrizitate librea egiteko aukera ematen zien eta gainera haien ikaskideekin harremanatzeko beste modu bat zen, haien artean loturak ikusten ziren. Bata besteek egiten zutena kopiatzen zuten, eta garrantzitsuena dena; oso ondo pasatu egiten zuten.


Ondorengo argitalpenetan, musikan haurren alfabetizazioan dituen onurak aurkeztuko dizkizuet.

Interesgarria iruditu zaizuela espero du.
Agur bat- Mariaren Partez




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario