miércoles, 8 de enero de 2014

Musikoterapia

Musikoterapia zen den eta ariketa batzuk proposatuko ditut.

 Musikoterapiaren definizioa honakoa da; Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsatzioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da.


Hasteko musika jarri baino lehen haurrekin arnasa hartu eta botatzeko ariketak egin, hauen eskuak tripan jarri behar dituzte, beraien arnasa nola sartu eta irteten den senti dezaten. 



 

1) Begiak itxita, musika jarri eta harrak parper handi batean, musikaren erritmoa jarraituz marra bat margoztu behar dute, margoa altxatu barik, igoerak eta jaitzierak.

2) Musika entzun eta paisai edo egoera bat deskribatzea, musika entzutean burura etortzen zaiena.
3) Musika entzun bitartean paisai edo marrazki bat egitea, abestian gertatzen dena adieraziz.

Ariketa hauek egiteko abesti batzuk:


Abestiak, arlo ezberdinak lantzen

Beno, hemen usten dizkizuet umeekin arlo ezberdinak lantzeko erabili ditzakezuen abestiak. 
Asteko, badaude urtaroekin loturiko abestiak, ala nola, gabonetako abestiak, non pertsonai ezberdinen inguruko historioak aurki ditzakegun, haiek ere ikasten joateko.
 


 



Badaude helburu didaktikoarekin orain egiten hari diren abestiak, hemen adibidez "Sortzen" taldeak egin dituen abesti batzuk jarriko dizkizuet jarraian. Hauetan animaliak edo garraiobideak adibidez landu egiten dira.


 

 Zuen interesekoak izana espero dut! Ikusi duzuenez abestien bitartez gauza asko landu ditzazkegu haurrekin, ala nola, hiztegia, psikomotrizitarea, mugimendua,...




Kaixo berriro ere!



Gaurkoan musikak haurren alfabetizazioan nola eragiten duen inguruan hitz egingo dizuet.
Haurraren alfabetizazio etapa hau musikaren bitartez estimulatua izan daiteke. 

Haur kantetan, silaben errepikapena eta errimak, keinuekin lagunduak abestiaren ulerkortasuna eta hizkeraren hobekuntza dakar, zeren eta errepikapenen bidez haurrak hitzak barneratu egiten ditu, aldi berean keinuen bidez ulertzen dituen bitartean.


Musikak ere aditasuna mantentzen lagundu egiten du, eta aldi berean hizkuntzen ikaskuntzan lagundu egiten die, beraien memoria landu egiten delako. Abestien bitartez ahozko hizkera, zein gorputz adierazpena landu egiten da, dantzaren bidez psikomotrizitatea landu egiten baitute.

 Ritmoa eramaten ikasi eta gorputzaren koodinazioa hobetu egiten da. Hau lantzeko ariketa bat dantza izan daiteke, erritmo ezberdinak probatuz.


martes, 7 de enero de 2014

Musika eta Umeak





Musikak haurren garapenean dituen onurak guztiengatik esagunak direla esan dezakegu. Baina gai honetan pizka bat gehiago arakatzea gustatuko litzaidake, ni, nire praktikaldietan bizitako esperientziak ere aurkeztuz.

Lehenik eta behin esan beharra daukat, musika pertsonak urbiltarazi egiten dituela. Musikaren bitartez haurrak beste umeekin harremanatzen dira, eta haien arteko komunikazio "harmonioso" bat bultzatu egiten du. Adin txikietan musika asko gustatzen zaie haurrei, zihurtasun emozionala ematen die, ulertuak sentitzen dira abestien bitartez, haien burua zihur eta konfiantzaduna sentiarazten die. Gainera musika entzutea kolaborazioa eta errespetua eskatu egiten die.

Ni lau urteko umeekin egon nintzenean nire praktiketan, astelehena, zein, ostirala izan. Etxera joan aurretik abestiak jartzen genituen, honela haiek beraien tentsioak askatu egiten zituzten, psikomotrizitate librea egiteko aukera ematen zien eta gainera haien ikaskideekin harremanatzeko beste modu bat zen, haien artean loturak ikusten ziren. Bata besteek egiten zutena kopiatzen zuten, eta garrantzitsuena dena; oso ondo pasatu egiten zuten.


Ondorengo argitalpenetan, musikan haurren alfabetizazioan dituen onurak aurkeztuko dizkizuet.

Interesgarria iruditu zaizuela espero du.
Agur bat- Mariaren Partez




 

martes, 5 de noviembre de 2013

HAURRAK ETA SENTIMENDUAK BIDEOA.wmv



Hemen uzten dizuet haurrekin sentimenduak lantzeko ariketa baten bideoa. Gelan sentimenduak landu ondoren, ariketa hau egokia deritzot lanaren azken sintesi bat egiteko. Modu honetan haurrak beraien sentimenduak marrazki batean isla ditzakete, eta hauek muralean jartzean sentimenduei buruzko hiztegia eta edukiak birpasatu egiten dira.

Gustatzea espero dut- mariaren partez

lunes, 4 de noviembre de 2013

Irakasle on bat.

      "Nik, lehenengo eta behin, esango nuke irakaskuntza ez dela ekintza indibidual bat,  baizik eta ekintza kolektibo bat. Hala behar luke izan behintzat. Irakasleaz baino, irakasleez hitz egin behar dugu. Irakasleak irakaskuntzan elkarrekin aritzen diren pertsonak dira, eta elkarrekintzan daude beste pertsona batzuekin. Ikasleekin, hain zuzen. Bestalde, nik gelatik haratago dagoen irakaskuntza irudikatu nahi dut. Pentsatzen dugu irakaslea gela barruan ikasleekin diharduen pertsona dela. Eta hori sano gainbegiratu beharko genukeela uste dut. Irakaskuntza gelatik kanpo eta etengabe gertatzen da, eta are gehiago bizi garen mundu honetan. Beraz, nolabait esateko, ez nuke mugatu nahi irakaskuntza ikasgelara, ez eta ekintza indibidualera ere. 
        Honakoa galdetu behar dio irakasleak bere buruari: zer egingo dut aurrean ditudan hauek benetan ikas dezaten? Izan daitezen, benetan, pedagogo onak, maisu-maistra onak, ingeniari onak, sendagile onak…? Uste dut, era berean, irakasle ona dela, irakaskuntzaz kezkatzeaz gain, ikaskuntzaz ere kezkatzen dena. Hau da, irakasleak ez gaude hemen ezagutza transmititzeko, baizik eta besteek ikas dezaten. Eta, beharbada, galdera beste modu batez egitea izango litzateke gakoa. “Zer egingo dut gaur?” galdetu beharrean, “Zer egingo dut gaur ikasleek, modu esanguratsuan, gehiago ikas dezaten?” itauntzea.
Izan dadila, benetan, ikasleak mugiarazten dituen ikaskuntza. Irakasle onak galdera horiek eduki behar ditu buruan".

lunes, 21 de octubre de 2013

Mariaren partez

Egun on guztioi!                                                                                                                                      Sarrera honekin hasiera ematen diot ireki berri dudan blog-ari. IKT ikasgaian sortu berri dugu gune hau, honetan aukeraturiko gaia landuko dugu eta honekin batera gelako egunerokoa idatziko dut zuekin konpartitzeko. Honetan irakasle izatearen inguruko sarrerak aurkituko dituzue bai, baita haur hezkuntzan abestiekin nola gauza ezberdinak lantzeko bide ezberdinak arakatuko ditugu.
      Zuen gustokoa izatea espero dut, besarkada bat -Mariaren Partez.